"Biologikoki emakumea'", @berria n:

Olinpiadak, #SYR testa, #biologia, #sexua, eta, batez ere, kirol-erakundeen obsesioa binarismoarekiko eta emakumeen gorputza epaitzeko.

https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/biologikoki-emakumea_2156193_102.html

#kirola #biranismoa #genetika #zientzia #feminismoa

Biologikoki emakumea

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kirol probetako emakumeak biologikoki emeak direla baieztatzeko proba ezartzea erabaki du. Horretarako, SYR izeneko genea ote duten begiratuko diete emakumeen katego...

Berria

@anagalarraga1 @berria

Artikulua irakurrita, ematen du autoreak ‘biologikoki emakumea’ izatearen beste definizio baliagarria proposatzen duena, NBOaren definizioaz gain; ez dakit kasua den, ordea. Baina pasarte hau deigarria egin zait:

“Gerta liteke XY pertsona batean SYR genea aldatuta egotea. Edo SYR genearen funtzionamendua egokia izanda ere, mekanismoaren katebegiren batean aldaketa bat gertatzea, eta barrabilak ez garatzea. Pertsona horren gorputza emakume batena izango litzateke, eta emakume modura haziko litzateke. Olinpiar Batzordeak, ordea, bere kategoriatik kanporatuko luke, test genetikoan positibo emango lukeelako.”

Bai gerta liteke. Baina, mesedez, ez diezaiogun zeharo probabilitate txikia duen kasuari merezi ez duen garrantzia eman.

SYR genearen akatsa ez da halako sindromearen (XY kromosomak izatea baina barrabilik gabe) kausa nagusia, inondik ere. Kasuen % 10-20an besterik ez da haren kasua. SYR genearen akatsak eragindako barrabilik-ezaren prebalentzia: 1/100.000 – 1/800.000 emakumeko. Alegia, milioiko 1,25 – 10.

Munduan diren emakumezko kirolari profesionalak (g.g.b.): ez dago datu zehatzik, baina 3- 5 milioi bitarteko zifra onartzen da. Beraz, guztira 4 eta 50 kasu bitartekoa litzateke eragindako kirolari profesionalen kopuru totala.

Azkenik, Olinpiadetara iristen diren emakumezko kirolari profesionalen kopurua 5.000 eta 5.500 bitartekoa da; alegia, haien kopuru totalaren % 0,1 eta % 0,19 bitartean. Alegia, Olinpiadetan halako 0,02 – 0,00625 emakume inguru izango dira (5.000 – 5.500 kirolaritik).

Ondorioa: halako kasu bat Olinpiadetan aurkitzeko aukera hutsaren hurrengokoa da, eta argudioak ez du batere pisurik oinak lurrean jarriz gero.
Eta bai, emakume gisa lehiatu nahi luketen kirolari barrabildun (ohi) gehienei bidea itxiko lieke neurriak. Kasu gehien-gehienetan gezurrezkoa eta instrumentala delako beren ‘sexu-aldaketa’ (horrelakorik bada…).

Beste artikulu baterako iradokizuna. “Sexua kirurgiaren bidez alda daiteke ala ez? Nork dio?”

Gainera, kontuan izan behar da SYR genearen akatsa ez dela halako sindromearen (XY kromosomak izatea baina barrabilik gabe) kausa nagusia, inondik ere. Haien % 10-20 besterik ez.

Alegia, kirolari (HIPOTETIKO) BAT bidegabe baztertzeko aukera deuseztatzeko, ateak zabalduko genizkieke 8-9 iruzurgileri.

@Tarratian Ez dakit nor diren 8-9 horiek eta zergatik diren iruzurgileak.

Eta barkatu orain hemen erantzutea. Ze zaila den sare sozialetan eztabaidatzea!

Zintzoki eskertzen dizut arretaz irakurri izana eta kalkuluak egitea, baina uste dut ez gaudela ados, oinarritik hasita. Nola definitu sexu biologikoa? Nire iritziz, ez dago erantzun bakarra. Baina, gainera, Olinpiaden kasuan, auzia beste bat dela iruditzen zait, azken paragrafoan adierazi dudan bezala.

@anagalarraga1 @Tarratian
Kaixo Ana. Kirol erakundeak, orohar, sexu-binarismoan eraikiak daude (futbola, saskibaloia, arrauna...liga, talde, errekor bereiziak dituzte).

Hortaz, ez dakit azken paragrafoan proposatzen duzuna den binarismoa bera kirolerako deuseztea (adibidez futbol liga edo olinpiar lehiak bateratzea gizaki guztientzat?), edo binarismo hori arautzeko beste froga zientifiko(ago)rik ba ote den.
Eta ez diot emakumeen gorputza epaitzeko, kirolariak (behar bada) sailkatzeko baizik

@Josebabarandi Kaixo! Bai, hori da. Kirol-errakundeek bi kategorietan banatzen dituzte parte-hartzaileak; eta zenbat eta lehia handiagoa, orduan eta zorrotzago zaintzen dituzte kategoriak. Ados. Kontua da Olinpiar batzordeak kategoriazazio horri justifikazio zientifikoa eman nahi izan diola. Baina, ikuspegi zientifikotik, test genetiko hori ez da baliozkoa. Eta ez diot nik; genea identifikatu eta urteetan ikertu duen ikertzaileak baizik.

@Tarratian

@Josebabarandi Hau da, kategorizazioa politiko-soziala da, ez biologikoa. Eta deigarria da emakumeen kategorian lehiatu nahi dutenek bakarrik erakutsi behar izatea emakumeak direla.
Hortik aurrera, uste dut ez dagokidala niri proposatzea nola bereizi beharko liratekeen kategoriak. Beste parametro batzuk ere erabiltzen dituzte, gainera: adina, pisua...
Nire helburua zen argitzea SYR testak ez duela balio zehazteko nor den emakumea "biologikoki", horretan ez baitago adostasunik

@Tarratian

@anagalarraga1
Emakumeen kategorian lehiatu nahi hori ez da ausazkoa; lehiakortasun kontua dela esango nuke, ez besterik.

Kategorizazio hori, edo beste bat proposatu beharko da, hoberik badago.

Hau da, emakumeen kirola eta gizonezkoen kirola #kontzeptugisa nahi ditugu? Edo kirola bakarrik? Edo beste banaketa bat hobetsi? (pisuarena eta, orohar, sail bakoitzean egin ohi den azpibanaketa bat da; adinarekin bezala).

@Josebabarandi Aitortu behar dizut niri horrek ez didala askorik axola. Kirol-lehia negozio bat da, eta bere arauak ezartzen ditu.

Olinpiar Batzordeak erabili duten arrazoia auzitan jartzea zen helburua; hortik aurrera, ez da nire esparruko kontua

@anagalarraga1
Ez nenbilen negozio diren kirol-lehiaz bakarrik, Ana.
Orokorrean nabil kirol-lehiaz.
Uste dut banaketak on egiten diela emakumeei kirolerako, baita negozio ez diren kirol jadueretan ere .

@anagalarraga1 @Josebabarandi

Tamalgarria da gaia zientifikoa izanik irizpide ideologikoak aipatzea diskurtsoaren alde.

Segur aski sexuen arteko banaketa biologikoa ez zen duela milaka milioi urte batzuk sortuko!

Edo agian orduko izakien 'konstrukto soziala' ote zen, eta hala iritsiko zitzaigun guri?

@Tarratian Hori esan nahi dut: zientzia ere konstrukto bat da, ebidentzietan eta interpretazio adostuetan oinarrituta. Nik baino hobeto azaltzen du Andrew Sinclair berak zergatik test horrek ez duen balio Batzordeak baieztatzen duenerako. Hemerotekan adibide ugariz aurkituko dituzu.
Eztabaida honek ere erakusten du gaia ez dela hain sinplea. Hemen horren inguruko artikulu bat: https://pmc.ncbi.nlm.nih.gov/articles/PMC12930467/
Nire aldetik, ez dut gehiago esateko. Mila esker @Josebabarandi
Checking your browser - reCAPTCHA

@anagalarraga1 @Tarratian
Milesker erreferentziagatik, Ana! Testigantza latzak: Semenya gogoan dut, Espainiako hesi jauzilariaren berri ez nuen...
Dena den, zer eta nola egin erabaki beharrekoa da.
Sexuaren gaia konplexua izan liteke (alta, populazioaren portzentai txiki batean), baina alternatibaren bat zehaztu beharko litzateke...