@homeassistant erabiltzen baduzue, dagoeneko euskarazko ahotsa jar diezaiokezue Piper aplikazioa instalatzen badiozue!!

Mila esker @Hitz_zentroa !! Mila esker #softwareLibrea

Argibide gehiago: https://blogak.eus/urtzai/maider-eta-antton-euskarazko-tts-ahotsak-piper-motorrerako-egokitu-ditut

@urtzai
Mila esker Urtzi! Nik ez dut horrelakorik erabiltzen, baina sartuko zait etxean hori ere azkenean, akaso... eta eskertzen da lan hauek egitea!!
@homeassistant @Hitz_zentroa
@urtzai baina... entzun dezakegu bideotxo batean edo?
@Hitz_zentroa

@luistxo @Hitz_zentroa Hortxe integrazioaren proba definitiboa. Whisper originalaren large bertsioa (bertsio astuna, prozesamendu denbora gehiago) erabiltzen dudanez nire aginduak transkribatu eta makinak ulertzeko, nire zerbitzariari kosta egiten zaio transkripzioa (eta ulermen arazoak ditu), baina Maiderren ahotsa primeran dabil.

Hurrengo urratsa, Hitzen ASR teknologia soft libreko app erabilienetan integratzea litzateke (whisper?) edo behintzat HArako integrazioan pentsatzea 😊