Hontzaren itxiera @goiena n: https://goiena.eus/oinati/1775044093219-agur-donostiako-hontza-liburu-denda-onatiarrari Esperantza txiki bat ba ei dute norbaitek berriz zabaltzeko…
Kontrara-edo, Hedoi Etxartek dakar gogora “Lagun” itxi zutenean idatzitakoa: “sozialdemokratek ez dute erdiko klaseko seme-alabarik sakrifikatu nahi edozein funtzionariok baino bizi-baldintza okerragoak dauzkan ofizio batean: opor erdiak, soldata murritzagoa, ardura ekonomikoak. Progreeknahi dute liburu-denda, baina haiek erdiko klaseko izanda”. https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/lagun-eta-malko-sozialdemokratak_1341556_102.html

Agur Donostiako Hontza liburu-denda oñatiarrari
1982ko azaroaren 20aren ireki zituen ateak Donostiako Hontza liburu-denda oñatiarrak, eta atzo, martxoak 31, eman zion amaiera ia 44 urteko ibilbideari. Ireki eta pare bat urtera, Anton Apaolaza oñatiarraren proposamena onartuta, sartu ziren Esther Moiua eta Ramon Tatiegi oñatiarrak Hontza liburu-dendan… atzora arte.