'Korri, korri, korrika' egin dute Ermuko ikasleek, Porrotxekin batera
Urtero bezala, Ermuko ikastetxe guztiak batu dituen ekintza izan da Korrika Txikia. Eskuz esku, elkarri pasatu diote lekukoa Eskolabarri, Ongarai-Ana…
https://barrena.eus/ermua/1774635261122-ermuko-ikastetxe-guztiak-batu-ditu-korrika-txikiak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

'Korri, korri, korrika' egin dute Ermuko ikasleek, Porrotxekin batera - Ermua - Barrena.eus
Urtero bezala, Ermuko ikastetxe guztiak batu dituen ekintza izan da Korrika Txikia. Eskuz esku, elkarri pasatu diote lekukoa Eskolabarri, Ongarai-Anaitasuna, San Pelayo eta San Lorenzoko ikasleek, guztiak lotzen dituen zubia euskara dela erakutsiz. Bukaeran, sorpresa berezia izan dute: Porrotx pailazoa agertu da, lekuko erraldoia eskuan, eta eurekin batera egin ditu azken metroak. Plazan esandakoak eta ostean kantatutako Txis Pun, Korrika! abestiaren zatitxoa –jendez gainezka zegoen plaza dantzan jarriz– albiste barruko bideoan entzungai. Goian, Korrika Txikiaren laburpena. Grabaketa: Dorleta Vidal. Edizioa: Ander Gomez.