Txikienek bere egin dituzte Mallabiko kaleak eta Korrikaren aldarriak

Learreta-Markina eskolako ikasleak kalera atera dira, Korrika heldu bezperan ere, euskararen aldeko aldarriak ozen zabaltzeko Mallabian zehar. Ia-ia …
https://barrena.eus/mallabia/1774630391584-mallabiko-korrika-txikia-bideoa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#mallabia #euskara #debabarrena #barrena

Txikienek bere egin dituzte Mallabiko kaleak eta Korrikaren aldarriak

Learreta-Markina eskolako ikasleak kalera atera dira, Korrika heldu bezperan ere, euskararen aldeko aldarriak ozen zabaltzeko Mallabian zehar. Ia-ia furgoneta bera baino azkarrago egin dute korrika eta bi buelta eman dizkiote herriguneari, maila handienetatik txikienetara lekukoa pasatuz. Enara Arrietak eta Mixel Bastidak jaso dute amaieran eta barruan zeraman mezua irakurri dute (bideoan osorik entzungai). Ondoren, parkera jaitsi eta jolas desberdinetan aritu dira, ondo merezitako txokolate beroa prestatu bitartean.

Barrena.eus