"Mantentze-lanetako kideon betebeharra Korrikak aurrera egin dezan bermatzea da "
Korrikako furgonetei gasolina botatzea, erroberak puztea, ezusteko matxurak konpontzea... Markel Atutxa zornotzarra, Korrikako mantentze-lanetako kid…
https://anboto.org/zornotza/1774538793875-mantentze-lanetako-kideon-betebeharra-korrikak-aurrera-egin-dezan-bermatzea-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

"Mantentze-lanetako kideon betebeharra Korrikak aurrera egin dezan bermatzea da " - Zornotza - Anboto.org
Korrikako furgonetei gasolina botatzea, erroberak puztea, ezusteko matxurak konpontzea... Markel Atutxa zornotzarra, Korrikako mantentze-lanetako kideetariko bat, halako zereginetan dabil egunotan batetik bestera Korrikan, furgonetetan ezustekorik gertatu ez dadin. Atutxa Zornotzako Urtza tabernako arduradunetariko bat ere bada, eta sorterrian egingo du Korrika, Luis Urrengoetxea kaleko tabernariekin batera. Era berean, Kittu taldeko atabalaria denez, Zaldibarren ere arituko da Korrika ailegatu aurreko orduak girotzen.