450 egun hitzarmenik gabe daramatzatela salatu dute Gurutze Gorriko langileek
450 egun hitzarmenik gabe daramatzate Gurutze Gorriko langileek. "Erraz esaten da, baina 2024ko abendutik iraungita dugu indarrean genuen hitzarmen p…
https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1774511381166-450-egun-hitzarmenik-gabe-daramatzatela-salatu-dute-gurutze-gorriko-langileek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

450 egun hitzarmenik gabe daramatzatela salatu dute Gurutze Gorriko langileek - Nafarroa - euskalerriairratia.eus
450 egun hitzarmenik gabe daramatzate Gurutze Gorriko langileek. "Erraz esaten da, baina 2024ko abendutik iraungita dugu indarrean genuen hitzarmen propioa, horrek esan nahi duen guztiarekin: soldata eta lan baldintzak izoztuak ditugu", azaldu du Sarai Mesa Gurutze Gorriko langile eta LAB sindikatuko lan batzordeko ordezkariak. Negoziazio-mahaia osatu zuten 2025ean: "Langileen ordezkariak prest azaldu gara uneoro elkarrizketaren bidean negoziatzeari. Enpresak baina, ez du jarrera bera izan", kritikatu dute. Enpresak mahai gainean jarritako eskaintza, Gizarte Ekintza eta Esku-hartzearen Sektoreko hitzarmenean txertatzea izan da: "Langileok badakigu horrek hitzarmen propio batek baino baldintza kaxkarragoak jasotzen dituela, eta hortaz, okertu eginen direla gure eskubideak eta baldintzak. Besteak beste, 2025etik galdutako eros-ahalmena galduko genuke", salatu dute. Orain arte izan dituzten eskubideak galtzearen kontra azaldu da lan taldea: "170 langile inguru gara, sektorea, esan gabe doa, feminizatua dago, gehienak emakumeak baikara", ohartarazi du. Pertsona zaurgarrienekin egiten dute lan zenbait arlotan: migrazioa, gazteria, adineko pertsonak, osasun arloa… Baldintzen hobekuntza bermatuko…