Gaur nigar egin dut, Korrika egin ahal izan dudalako. Zenbat min, emozio eta luzaro gordetako sufrimendu. Merezi izan du. Ez dakit zenbat denbora beharko dudan errekuperatzeko. Gaurkoa euskararentzat eta niretzat, betirako.
@anagalarraga1 Bua Ana, hau sekulakoa da! Negar eta negar ari naiz! Bizi ez duenak ez daki zelako esanguratsua den halako egun batean Korrikan parte hartu ahal izatea, izan ere ez nuen asmorik Korrika egiteko, minarengatik, ikustera eta animatzera joan naiz eta begira, neure burua animatzen bukatu dut. Milesker, hala bedi!!
@txantxibiri Sinesten dizut... Nik inolako eragozpenik izan gabe, hainbesteko ilusioz bizi badut, normala iruditzen zait gainezka egitea egoera horretan. Eutsi horri!