Euskal Herriko ertz batetik bestera gure bazkideak euskararen alde korrika dabiltza, egunero gure lurraldeetan proiektu bizigarriak lantzen dituzten bitartean.
Gaur egoitza dugun Ateri kooperatibako kide denekin batera, Donostiako Egia auzoan tokatu zaigu Koop57 EHren ikurra kalera atera eta gu ere euskararen alde finantziazio eraldatzaileak egiten jarraitzeko prest gaudela aldarrikatzea.
