"Ikigai" surf dokumentala Kurtzio Kultur Etxera helduko da apirilaren 15ean
Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak "Tokiko Surf Filmak" egitasmoaren barruan Ikigai surfari buruzko dokumental berria ekarriko du Kurtzio Kultur Et…
https://hiruka.eus/sopela/1774451868746-ikigai-surf-dokumentala-kurtzio-kultur-etxera-helduko-da-apirilaren-15ean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

"Ikigai" surf dokumentala Kurtzio Kultur Etxera helduko da apirilaren 15ean - Sopela - 2026-04-15 - Hiruka.eus
Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak "Tokiko Surf Filmak" egitasmoaren barruan Ikigai surfari buruzko dokumental berria ekarriko du Kurtzio Kultur Etxera. Emanaldia apirilaren 15ean izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta proiekzioaren ostean mahain ingurua egingo dute dokumentaleko protagonistek, Flama Surfboards eta Dur Wood Surfboards proiektuetako ordezkariakaz. Sarrerak daborduko eros daitezke Kurtzioko webgunean, 3 euroan, eta emanaldia gaztelaniaz izango dela jakinarazi dute.