2.) RE13 Dessautik Leipzigea
10:01etan abiauta
8 minutu bakarrik neuzken aldaketa iteko ta gure trena gainea pixkat berandu iritxi da, baino bueno, lortu deu 🤪
3.) RE15/RE20 Leipzigtik Erfurtea
11:02tan abiauta
Guaingoz dena ondo ta dena puntual! Wifik etzeon tren hontan ta toota atzerapenakin iyo da
4.) RE29 Erfurtetik Bambergea
13:52tan abiauta
Erfurteko geltokin plazan bazkaldu det ta nere ondon zigarro bat erretzen hasi dan tipo nazkagarrie kenduta oso polite dana
5.) RE54 Bambergetik Würzburgea
15:26tan abiauta
Beste tren bat wifik gabe. Martxa hontan Moby-Dick bukauko det gaur!
6.) RE8 Würzburgetik Heilbronnea ❌
6.) RE8 Würzburgetik Stuttgartea ✅
17:08tan abiauta (16:37tan zan trena—31min atzeapena)
Bueno, dena ezin zan perfektoa izan, Deutsche Bahnekin ai naiz bidaiatzen azken finen... Heilbronnetik abitzen zitzaiten hurrengo trena 18:34tan ta 18:36tan iritsi gea. Baino adi! Tren berdinen geitu naiz Heilbronnen jetsi beharren, Stuttgartea biden. Dirudinez denbora berreskuratzen ai gea, ta 19:32tan Stuttgartetik beste aukera posible bat dauket. Lortuko al det?
7.) RE1 Stuttgartetik Karlsruhea
19:32tan abiauta
Bueno, ba Stuttgartea 19:31tan iritsi gea ta KORRIKA in beharra izan det hurrengo trena hartzeko (minutu 1 neuken). ZORIONEZ plataformak bata besten ondon tokau zaizkit... Baino argazkik atatzeko denboraik eztet euki 🤷🏻♂️
8.) RE2 Karlsruhetik Offenburgea
21:09tan abiauta
Hemendik aurrea bidaian zati hau jatorrizko planan neukenan berdine da; hau da, Heilbronneko lotura galdu izan ez banu ingo nukena, albeit ordubete berandugo. Izan ere, Heilbronn–Karlsruhe inda 20k baino lentxeo iritsiko nintzeke, aurreko RE2e 20:09tan hartuta.
Guaingon argazkik ezta ez dauket gauez dalako
9.) RE26 Offenburgetik Freiburgea
22:06etan abiauta
Azkeneko trena! Egun luzea izan da, baino Erfurteko 50 minutuko tartea kenduta beste lotura guztik 20 minututik berakok izan die (ta Erfurtekoa bazkaltzeko aprobetxau det) asike oso arin ta oso ondo lotuta jun da dena 🥰
Würzburgeko atzerapenagatik izango ez bazan dena perfekto jungo zateken ta ordubete leno iritxiko nintzeken, baino bueno, kontun hartuta neuzken holako sorpresak