Feminismo lan-ildotik emakumeen memoria historiko berreskuratzeko prozesu parte hartzaileak garatzen dihardugu. 💜
Izan ere, urte luzez isilperatu eta ikusezin izan den historia berreskuratzeak etorkizuna eraldatzen lagundu dezakeela uste baitugu. Horretarako, ikuspegi feminista, komunitario eta partehartzailetik genealogia propioak garatzeko prozesuak bidelaguntzen ditugu. 🔍👣


