Alize Sagardui goizuetarrak jantzi du Emakume Master Cupeko eskuz binakako txapel handia
Gaminderen babesean, 22-17 irabazi zieten txapelketako partida guztiak irabaziak zituzten Arrizabalagari eta Bergarari
Emakume Master Cup Zirkuitua …
https://erran.eus/leitzaldea/1774252843975-alize-sagardui-goizuetarrak-jantzi-du-emakume-master-cupeko-eskuz-binakako-txapel-handia?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Alize Sagardui goizuetarrak jantzi du Emakume Master Cupeko eskuz binakako txapel handia - Leitzaldea - Erran.eus
Gaminderen babesean, 22-17 irabazi zieten txapelketako partida guztiak irabaziak zituzten Arrizabalagari eta Bergarari Emakume Master Cup Zirkuitua bere hamargarren urteurrena betetzen ari den honetan, pilotazaleek harmailak bete zituzten igandean Eibarko Astelenan binakako final handia ikusteko. Txapelketan debuta egin duen Alize Sagardui, 14 urteko goizuetarrak eta Enara Gamindek (honek ere 18 urte besterik ez) 22-17 irabazi zieten txapelketako partida guztiak irabaziak zituzten Arrizabalagari eta Bergarari. Igandekoarekin, hiru binakako txapel jantzi ditu Laukizkoak eta, inolako zalantzarik bazen, egungo pilotaririk onena dela berretsi du, beste erakustaldi batekin. Arrizabalagak, aldiz, ezin izan du bere seigarren txapela eskuratu.