Egunotan Pariseko teilatuetako buhardilei begira asko gogoratu naiz gure amaz, bertara etorri baitzen lanera 14 urte (!) zituela.

Familia burges baten zerbitzu arduradunaren haurren zaintzaile moduan etorri zen, berez Getarian lan egin behar zuen, baina familia hark Parisera joan behar izan zuen planak aldatuta.

Beti dio asko ikasi zuela, beti ondo zaindu zutela, baina oso bakarrik sentitu zela. Euskal Herrira itzultzean fabrikan lanean hasi zen.
#Bidean #Paris #Lana