RE: https://mastodon.eus/@txantxibiri/115967461775860275

Duela bi hilabete hau idatzi nuen. Ba gertatu dena gertatu eta gero, orain ez zait halako harrikada iruditzen. #korrika

@txantxibiri nik ere idatzi nuen Euskaraldia garaian halako ekimenak Basquewashing egiteko erabiltzen zutenei bidea istearen inguruan.
Nik leloa baliatzea proposatzen nuen, askoz ere lelo zuzenagoak, 'errsdikalagoak' erabiltzea. Horrela, ez dituzu lekukoa daramatenak soilik interpelatzen, parte hartzen duten guziak baizik.
@GariGaraialde Gabon, zure proposamena ere inyeresgarria iruditzen zait. Adibide zehatzik jar dezakezu, mesedez? Llelo errradikalago interpelatzailerik otutzen zaizu?

@txantxibiri @GariGaraialde

Jokaldi beharrezkoa bezain arriskutsua iruditzen zait. Partekatzen dut neurri handi batean, baina, erdal eta euskal munduen arteko mugalari gisa, uste dut oso zoru labainkorrean sartzea izan daitekeela. 'Zuok diskriminatzaileok' diskurtsoari gasolina botatzea litzateke.

Apuratzen banauzue, izan liteke ere, batez ere EAEko erakunde publikoen artean, ekimen paralelo inklusibo pixkabatesmuchoagoa sortzeko tentazioa.

Eginez gero, prezisio kirurgikoarekin!

@joxe @txantxibiri @GariGaraialde Korrikatik eta euskararen aldeko beste hainbat ekitalditik deskonektatzen joan naiz urteotan, ikusita zenbat partidu, elkarte, talde, enpresa, kirol-klub eta norbanakok beren buruak zuritzeko eta autopromoziorako erabiltzen dituzten, haien egunerokoan euskararen kontrako jarrerak dituzten bitartean. Ulertzen dut ekitaldi sinbolikoek duten garrantzia, baina euskararen etsaiak testigua eramaten ikusteak gaixotu egiten nau.