Otxandion Mainondoko kirolgune berria inauguratuko dute asteburuan
Otxandioko Mainondoko kirolgune berria azarotik dago erabilgarri, baina asteburu honetan inauguratuko dute. Hartara, erabilera anitzeko futbol zelaia…
https://anboto.org/otxandio/1773768330833-otxandion-mainondoko-kirolgune-berria-inauguratuko-dute-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Otxandion Mainondoko kirolgune berria inauguratuko dute asteburuan
Otxandioko Mainondoko kirolgune berria azarotik dago erabilgarri, baina asteburu honetan inauguratuko dute. Hartara, erabilera anitzeko futbol zelaia, pump track zirkuitua eta kalistenia parkea biltzen dituen azpiegiturak hainbat kirol jarduera hartuko ditu gaur hasi eta domekara bitartean. Zapatuan, ekitaldi berezia egingo dute, 12:15ean. Udal ordezkariek eta Otxandioko kirol taldeetako ordezkariek parte hartuko dute bertan.