Mari Karmen Irungarai eta Martin Juanena omendu ditu Xorroxin Irratiak

Xorroxin eta Aralar irratietako bi esatari beteranoek erretiroa hartuko dute aurten
Xorroxin Irratiko esatari, langile, herriz herriko berriemaile e…
https://erran.eus/baztan/1773654079200-mari-karmen-irungarai-eta-martin-juanena-omendu-ditu-xorroxin-irratiak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #elizondo #irurita #oronozmugairi #gizartea

Mari Karmen Irungarai eta Martin Juanena omendu ditu Xorroxin Irratiak

Xorroxin eta Aralar irratietako bi esatari beteranoek erretiroa hartuko dute aurten Xorroxin Irratiko esatari, langile, herriz herriko berriemaile eta kolaboratzaileen urteroko bazkaria egin zuten larunbatean Oronoz-Mugairiko Urgain jatetxean. Bazkariaren aitzinetik, Xorroxin irratiko langileek omenaldi ttiki bat eskaini nahi izan zieten Xorroxin Irratian 35 urte dituen Mari Karmen Irungarairi eta Aralar Irratian bertze hainbertze eta gehiago dituen Martin Juanenari. Biek udazken honetan hartuko dute erretiroa eta, azpimarratu zutenez, Xorroxin Irratian jubilazioa hartuko duen lehen langilea da Mari Karmen Irungarai.

Erran.eus