"EN CASTELLANO!". Eusko Jaurlaritzaren egoitzan sartzeko aginduak aztoratu nau. Segurtasun langileak nora nindoan galdetu dit, "Hezkuntza sailera" erantzun diot eta zakar agindu dit: "EN CASTELLANO!".
- A... a... Educación.
- Mantengase fuera.
Nire aurretik denak burua jiratu du eta EHUko errektorea ezagutu dut. Arnasa hartu dut. EHUko errektoreak ere umilazio hau jasan behar badu, ez da nire kontrakoa, ez da pertsonala, euskaldunon kontra ari da bakarrik Jaurlaritzaren atezaina.
@oaraola erabat harrotuta daude, egiten dutenak zigorrik ez duela ikusita. Onartezina da eta nahi izanez gero, Euskararen telefonoan abisua eman dezakezu, @behatokia|k esku har dezan https://behatokia.eus/eu/
Hizkuntz Eskubideen Behatokia - Behatokia.eus

@oaraola
Baina errektoreak zerbait esan du edo egin du? Eta nola jarraitu du pasadizoak?
@luistxo errektorea nire aurretik zen kontrola pasatzen. Harekin zen beste pertsona harrerako zerrendan ez zegoela eta geldituta zituzten. Seguratak agindu dit atzera egin eta atean itxoiteko. Errektorea eta laguna sartu arte zain izan naiz, minutu pare bat. Arratsaldez zen, harrerako langilerik ez, segurtasun langileak harrera arduradun. Seguratak forma zakarrak zerabiltzan, pelikuletako akademia militarretako sarjentoen estiloan. Nire hitzordua telefonoz kontrastatu ondoren eman dit pasoa.