[ARGAZKIAK] Leitzaldean eta Urumealdean ere kalera atera dira martxoaren 8an
Leitzan, Areson, Aranon eta Goizuetan ere aldarrikapenerako eguna izan da martxoaren 8a. Leitzan jantzi moreak soinean eta askotariko banderak eskuet…
https://erran.eus/leitzaldea/1773048773873-argazkiak-leitzaldean-eta-urumealdean-ere-kalera-atera-dira-martxoaren-8an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

[ARGAZKIAK] Leitzaldean eta Urumealdean ere kalera atera dira martxoaren 8an
Leitzan, Areson, Aranon eta Goizuetan ere aldarrikapenerako eguna izan da martxoaren 8a. Leitzan jantzi moreak soinean eta askotariko banderak eskuetan, adin guztietako herritarrek parte hartu dute eguerdian egindako manifestazioan. Goizuetan zartariak gogoz jo dituzte eta Areson eta Aranon elkarretaratzeak egin dituzte. Hainbat modu, baina helburu bakarra: emakumeen eskubideen alde egin eta beste mundu bat feminismotik eraikitzea posible dela aldarrikatzea. (Argazkiak: Aroa Noble, Maialen Uitzi eta Alaitz Olano)