igandean Itsas Gudari Eguna ospatu genuen Bermeon. Hitzorduak bi ekitaldi izan zituen aurten ere. Lehena, Matxitxakon. Bigarrena, Kafe Antzokian, Pello Otxandiano Kanpo, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Idurre Bideguren Gabantxo senataria, eta Edriga Aranburu Agirre, Bizkaiko batzarkidea, solasaldian aritu ziren. Burujabetzan aurrera egitea ahalbidetuko duen estatus politiko berri baten beharraz, Euskal Errepublika lortzeko helburuarekin.