Kaixo Mastodon!

https://zer.eus proiektua sortzen ari naiz: Euskal Herriko kultura-ekitaldiak leku bakarrean biltzeko agenda. Kontzertuak, antzerkiak, erakusketak... automatikoki bildu, eta beraien berri emailean jasotzeko sistema.

Laguntza behar dut kultur agenda argitaratzen dituzten webguneak bilatzeko. Baten bat ezagutzen baduzu bidali helbidea formulario honen bidez: https://zer.eus/proposatu

Eskerrik asko, eta eman ahalik eta hedapen handiena!

#zereus #agendakulturala #euskara

Euskal Herriko kultur agenda

@karrikas Proposatu ditut pare bat. Joango naiz gehitzen.
@karrikas Ze ondo! Eskerrik asko zuri! Sartu ditut pare bat, eta, bururatu ahala, sartuko ditut gehiago. Mila esker!
@karrikas proposatu dut webguneren bat, besteren bat jakinez gero, sartuko dut. Zorionak!
@karrikas @karrikas baduzu Ibaizabal aldeko gune autokudeatuen agenda https://lubakiagenda.net gainera gancio erabiltzen dute
Lubaki Agenda

Ibaizabal aldeko eragile eta gune autogestionatuen agenda