Duela 40.000 urte inguru, sapiensek zeinuak zizelkatzen zituzten tresnetan eta eskulturetan. Orain, analisi konputazional berri baten bidez, baieztatu dute zeinu horien konplexutasuna eta informazio-dentsitatea lehen idatzi protokuneiformek zutenen adinakoa dela. Alegia, Mesopotamiako tauletan duela 5.000 urte inguru erabili zuten protoidazketarenaren parekoa

👉 https://zientzia.eus/artikuluak/idazketaren-aurrekariak-duela-40000-urte-ingurukoak-dira/
#sapiens #idazketa #Paleolitoa

Idazketaren aurrekariak duela 40.000 urte ingurukoak dira

Elhuyar Zientzia
@anagalarraga1 "to good to be true" kategorian jarriko nuke. alegia, egia izatea gustatuko litzaidake, baina.... ez dakit.... hainbeste gauza birpentsatu beharko genituzke (onerako)! ea analisi gehiago ateratzen diren edo 30.000....20.000... 10.000 urteko objektuak... segida (pre)historiko bat frogatzeko. Hau litzateke azken hamarkadetako aurkikunderik iraultzaileena.
@josebagabilondo @anagalarraga1 Ados nago. Informazio-dentsitateaz gehiago jakin nahi nuke. Izan ere, deszifratu gabe, balirudike kausalitateari tarte gehiegi uzten zaiola
@blanca_urgell Nonbait, ez dira deszifratzeko gai (hori garbi diote), baina bai hurrenkera iragartzeko, estatistikan oinarrituta. AAko hizkuntza eredu handien antzera-edo @josebagabilondo
@anagalarraga1 A! Mila esker 😍 Irakurtzen (eta ulertzen) saiatuko naiz