RE: https://mastodon.eus/@anagalarraga1/116118954012590310

Nola gertatzen dira eguzki-eklipseak? Badute eraginik gugan edo beste bizidunetan? Badute arriskurik? Zer gertatuko da zehatz-mehatz abuztuaren 12an? Zein izango da lekurik aproposena ikuskizunaz gozatzeko?

πŸ—“οΈ Hori guztia eta askoz ere gehiago, GAUR, 19:00etan, Ernest Lluch kulturetxean!

Ederra izan da gaurkoa! Virginia Garciak, bere ibilbidea azaldu ondotik, #eklipsea ri buruzko informazio jakingarria eman digu. Tartean, bi webgune hauek erakutsi dizkigu, eklipse osoa nondik ikusi planifikatzeko: πŸ‘‰http://xjubier.free.fr/en/site_pages/solar_eclipses/TSE_2026_GoogleMapFull.html
πŸ‘‰ https://shademap.app/@43.47756,-3.56959,15z,1771965557231t,0b,0p,0m

Gainera, entzule ilustreak izan ditugu, adb @XabierSoto. Eskerrik asko etortzeagatik guztioi!

Gainerakoentzat, laster jarriko dugu entzungai zientzia.eus atarian.

Hurrengo hitzordua martxoaren 24an izango da, AAz, Usue Morirekin

Iceland - Spain - 2026 August 12 Total Solar Eclipse - Interactive Google Map - Xavier Jubier

2026 August 12 Total Solar Eclipse in Iceland or Spain by Xavier Jubier

@anagalarraga1 beno beno, ni ilustre banaiz, zu ilustrisima! πŸ’ƒπŸ»

Benetan plazer bat da zuoi entzutea, sarreran aipatu duzun moduan, aurtengo gonbidatuak bereziki interesgarriak. Gora zientzia ta rokanrola! πŸ•ΊπŸ»

@XabierSoto Mila esker! Pozten naiz ziklo honen protagonistek zure jakin-mina piztu badute. Nik aitortu behar dut harro-harro nagoela halako hirukotea lotzeagatik (Virginia, Usue eta Mijo, zein baino zein hobeak!), eta bihotzez eskertuta hiruei, gonbidatu bezain laster eman zidatelako baiezkoa.
Eta bai, bai! Biba zientzia eta rokanrola, beti!