Lilipak baserri inguruan bildu eta San Martingo merkatura eramaten zituzten. "Karmen, ¿tienes narcisos?", galdetzen omen zioten Donostian. Eta berak: "se llaman kukulores. Tienes que esperar a que se abran."

Loratu da karnabal-loria.

https://kronika.eus/komunitatea/inaki-sanz-azkue_301/1771607222652-ihauterietan-loratu-da-karnabal-loria

Ihauterietan loratu da karnabal-loria

Argia ilunpetan nola, piztu da loraketa neguaren muinean. Lilipak zelaian. Berdean hori, udaberriaren etorrerari kuku eginez. Margolan eder baten gisa atondu zaizkigu mendiak gure begien aurrean. Eta gu ez gara ohartu ere egin, sortu dugun zementuzko mundu honetan. Lore bati eskainitako orduak, ezin kontatu daitezkeenak. Neguko arratsaldeetan, kuku-loriak banan-banan jasotzen ari zarenean; edota korrika, ilunbistan, biltzen dituzunean. Pili Alkorta eta Maria Rita Miranda, soroetan barrena, lore horiak xextoka hartzen zirenean. Urumeako erriberatik gora sortu zen lotura bat, pertsonak lorea ikusteko begiak zituenean.

Kronika.eus
@sanz_azkue Homogenozenoan bizi garela irakurri nuen duela gutxi. Ez nuen terminoa ezagutzen, baina ondo izendatzen du kontzeptua: dibertsitatea galtzeaz gain, espezie gutxi batzuk izugarri ari dira ugaritzen https://theconversation.com/welcome-to-the-homogenocene-how-humans-are-making-the-worlds-wildlife-dangerously-samey-274092
Welcome to the ‘Homogenocene’: how humans are making the world’s wildlife dangerously samey

Just one of the many ways the Anthropocene is reshaping life on Earth.

The Conversation

@anagalarraga1 Interesgarria, Ana! Mila esker!!Horri gehitu ezagutza ekologikoaren gainbehera eta espezieen desagerpen soziala eta gelditzen zaiguna da biodibertsitate baxuagoa ez ezik, ezagutzaren gainbehera. Bata bestea elikatzen...

Besarkada, Ana!

@sanz_azkue Hori da, elkar lotuta daude... Besarkada bueltan
@sanz_azkue Kasualitatea! Begira zenbat #lilipa Talaimendi aldean!

@anagalarraga1 Ze gauza polita, Ana!!! Gozatu!! Ba lortu dut jendea lilipei begira jartzea.😂

Mila esker, Ana. Feedback polita ari da jasotzen artikulua... ☺️

@sanz_azkue @anagalarraga1 ni, behintzat, begira nabil, bai, aurreko astean Burgos-en eta gaur Valderejon #lilipak
@anagalarraga1 @sanz_azkue hego haizea ondoko elurteak harrapatu zuela esango nuke