Nire lankideak (programatzaileak) gero eta dependentzia gehiago dute AArekiko. Ikusten ari naizen kode berri gehiena AAk sortu du ta kasu gehienetan ez da batere optimoa.

Funtzionatzen du? Ba bai, baina zor tekniko areagotzen sortzen da, kode review egiterakoan denbora gehiago sartzen dugu eta managerrek hau sustatzen dute Github Copiloten lizentziak erosiz, inolako oinarrizko formakuntzarik eman gabe...

@n3k0 Niri gutxienez, AAk kendu egin dizkit programatzeko gogoak.

ChatGPT edo Claude erabiltzen ez baduzu, askoz motelago joaten zara. Ezin zara lehiatu.

Hori ikusi dut, eta egun, ezin duzu justifikatu ez erabiltzea.
Gorroto dut hori aitortzea, baina hori da gure etorkizuna. Niri gehien gustatzen zitzaidan zen script txikiak sortzea.
Eta egun, eskuz egitea ez du sentsurik,

@tfe Moteltasunarekin kontuarekin zalantzak ditut. Eskuz 3 egun beharko nituzke nik lankide batek egun erdian AArekin egindakoa egiteko, baina lankide horrena lupa handiago batekin ikusi beharko da, ta askotan errore gehiago emango ditu probatuko denean.

Nik ikusi dudanarekin aaskotan AA erabiltzeak kodea idazteko ez du ez kodea ez prozesu osoa optimoagoa egiten egia esan.

@n3k0 AA nola erabiltzen duzun kontua da hori.

Noski, AAk den-dena sor dezake, hasieratik bukaeraino. Baina ez duzu den-dena egin behar.

Adibidez, ... niretzat erokeria izango litzateke auto-complete modua ez erabiltza zure IDE-an.
Eta horrek AAren bidez funtzionatzen du.

Ez da perfektua, baina gero et gauza gutxiago idatzi behar duzu.
Nik sarritan, hasierako komentarioak besterik ez idatzi behar ditut. Bideoak erakusten duen bezala

@tfe Kode hori gero zelan erabiliko den eta zelan mantenduko den kontuan eduki behar da ere. Ez da berdin script txiki bat egitea edo funtzionalitate berri bat aplikatzea sistema konplexu bati, non faktore ezberdin dauden.

@n3k0 @tfe argi dago denok ditugula zalantzak honen inguruan, baina ezin dugu gure burua engainatu; tresna hauek astez-aste hobetzen dabiltza.

Ez dakigu erabateko aldaketa 6 hilabetetan edo 6 urtetan gertatuko den, baina nere ustez zalantzarik ez dago iraultza gauzatzen hasia dela. Aukerak eta arriskuak ditugu aurrean.

Egunerokoan garapenean zabiltzatenen iritzia ezagutu nahiko nuke:

@urtzai @erralin @juanan

@xezpeleta @tfe @urtzai @erralin @juanan
Hobetzen joango direla ez dut ukatzen, azken modeloak probatu ditut ta oso ondo dabiltzate.
Nik uste galdera hauek egin behar ditugula: Zergatik nahi dugu AA garapenean? Denbora aurrezteko? Kode hobea idazteko? Kontuan hartu ez ditugun erabakiak erabakitzeko? Efizienteagoak izateko? Nori egiten dio mesede guzti honek?
@n3k0 @xezpeleta @tfe @urtzai @juanan ni nahiko "negazionista" izan naiz, baina nire lankide berrienek ez dute Googlen bilaketarik egiten eta Chat GPT eta Gemini bezalako tresnak erabiltzen dituzte. Azarotik hona tresnak erabiltzen aritu naiz Gemini Code Assist eta Claude Code. Gabonetan pi-coding-agent eta opencode. Nere ustez datorren olatuari muzin egitea ez da jarrera egokia. Gure lanpostua aldatu egin da eta beste era batera lan egiten ikasi behar dugu.
@n3k0 @xezpeleta @tfe @urtzai @juanan ezinezkoa da makinen abiaduran kodea idaztea, ezta makinen abiaduran kodea idatzi, kodea errebisatu eta konpontzea. Aginduak era egokian ematen ikasi behar dugu. Eta ez naiz ari arazo txiki bat duzunean Geminiri funtzioa berridazteko eskatzeaz, edo "XML hau parseatzeko funtzio bat egin" eskatzeaz, proiektu baten zehaztapenak, pausoak, kontuak eduki beharreko puntuak, ... ondo azaltzeaz baino. Hori 2026ko otsailean. 2026ko apirilean nork daki...
@erralin @xezpeleta @tfe @urtzai @juanan
Guk hiru urte daramatzagu Github Copilot erabiltzen eta ondorioztatu dezaket jendeak ez duela lehen bezala pentsatzen, ezta kodeaz lehen bezala kezkatzen. Nire kodea badabil eta listo, beste kontu batzuetara.

@xezpeleta @n3k0 @tfe @urtzai @erralin

28 urtez informatika-ingeniaritzan aritu ondoren, gaur egun LLMek super-botereak eman dizkigutela sentitzen dut, edozein software-proiektuari aurre egiteko: ez bakarrik azkarrago, baizik eta hobeto dokumentatuta, gehiago testatuta, praktika onenekin... alternatiba ezberdinekin.

Nire lana erabat aldatu da, baita irakaskuntza-arloan ere. Orain benetan software-arkitektoak izan gaitezke (izan behar gara). Abstrakzio maila igo dezakegu. Igo behar dugu.

Gauza berriak ikastea gustokoa dugunontzat, sekulako iraultza izan da. Adituak gure ondoan, 24 ordu/ 365 egun, nahi dugun guztia galdetu ahal izateko, ikertzeko, programatzeko, probatzeko, idazteko...

@juanan @xezpeleta @tfe @urtzai @erralin
Ba nik ez dut uste denok software-arkitektoak izan gaitezkenik. Agindu onak eman behar zaizkio AAri eta agindu on horiek soilik esperientzia eta ezagutza on batetik etorriko dira, justo AAk emango ez dizuna...
Sekulako iraultza denik ere ez dut ukatzen, baina kriston pena da azken urte hauetan galdu diren webgune/foroak eta programatzaile askoren kapasitate analitikoa.

@juanan @xezpeleta @n3k0 @tfe @erralin nik sentsazio hori dut eta gustatzen zait, baina, beste alde batetik arduratuta nago. Abiadura eta ezegonkortasun hau ez zait gustatzen.

Botere kontzentrazioa, monopolioa, datuen estrakzio basatia, ekologiaren eta energia xahuketa bortitza... Kontu asko balantzan. Dena oso abiadura handian aldatzen ari den sentsazioa. Heldu lekuak falta zaizkit...

Ez dakit etorkizunaren edo amildegiaren atarian bizi naizen

@urtzai @juanan @n3k0 @tfe @erralin

Zer da programatzea?

"Benetako programa programatzailearen buruan dagoen teoria da. Kodea teoria horren idatzizko espresioa besterik ez da." (Programming as Theory Building, 1985).

https://pages.cs.wisc.edu/~remzi/Naur.pdf

"The hottest new programming language is English" (Andrej Karpathy, 2023)

@xezpeleta @urtzai @juanan @n3k0 @tfe @erralin oso elkarrizketa interesgarria, eskerrik asko!

Nik gizarte/giza zientzietatik egoera iraultza baino katastrofe bezala definituko nuke bere ondorioetan.

Zonbifikazio prozesu bat.

@txerren @xezpeleta @urtzai @juanan @n3k0 @tfe @erralin Hasi dugun bigarren mende laurden honetako erronka izango da, inon idatzita ez dagoen hori pentsatzeaz (eta programatzeaz) ez ahaztutzea. Hori orokortuz gero, oso gutxiren esku geldituko da denon etorkizuna.
@teketen sentsazioa dut partida irabazi digutela. Orain arteko botere eta kapitalaren kontzentrazioa ez da deus izango ikustera goazen kognizio prozesuen kontzentrazio eta pribatizazioarekin alderatuta. (Barkatu, ezkor esnatu naiz gaur, ihauteri-ajea izango da jaja) @xezpeleta @urtzai @juanan @n3k0 @tfe @erralin
@txerren @xezpeleta @urtzai @juanan @n3k0 @tfe @erralin pentsamendu delegatua beti egon da, sumisioaren eta beraz faxismoaren ateak irekitzen ditu. Orain pentsamendu delegatua zentralizatu, pribatizatu eta orokortu dute (dugu?). Horrek esan nahi du tresna hauek erabili behar ez ditugula? Igual ez. Deszentralizatu, despribatizatu eta lurraldetzea tokatuko zaigu behintzat, baina tresna bat baino gehiago direla jakinda.