@GoizaldeLandabaso Dudarik gabe. Baina hau irakurtzean, gogoratu dut orain pila bat urte zu eta biok Atxagaren eta Jon Juaristiren arteko solasaldi batean egon ginela eta Juaristik bota zuela Bilbon erdaraz egiten zela... ez dakit XIX. mendetik edo XX. mendearen hasieratik.... Ni sutan jarri nintzen, eta zuk esan zenidan: "Eta hala balitz ere, ZER? Berdin zait! Orain BAI eta kitto". Eta arrazoia zenuen, eta eman nizun, andrea
@Gailetagilearen_Alaba izan ere, berretsi egiten dut ideia hori. Iragana sakralizatzeko dugun joera hori ez dut ulertzen. Eta "betidanik" hitzarekin arazoak ditut beti, noiztik da "betidanik"? Ekain edo Santimamiñetik? Edo noiztik?
Bidebatez, ez nuen gogoratzen solasaldia zuk esan arte.
@Gailetagilearen_Alaba @GoizaldeLandabaso eta zergatiak ere aztertu behar dira. Nire ama, 1935ean jaioa, Igone bezala bataiatu zuten Sestaon. 1941en, Ascension berizendatu zuten eta nire agureei isuna jarri. Halakoak inoiz aipatu gabe, dagoen egoera naturala balitz bezala saltzen digute. Jendeak nahita modu libre batean onartu izan balu bezala.