Zein da "sare sozial" izateko irizpidea? YouTubeko iruzkinak sare sozial dira? Mendi taldeko Whatsappa? Wikipediako eztabaida orria? Xn soilik Marca eta kirol komunikabideak jarraitzea?

@theklan nik ere zalantza asko dauzkat, argi dudan bakarra da bi erabilera-mota daudela: bertikala, influentzer estilokoa (X, Bluesky, Instagram, YouTube, Twitch); eta horizontala edo komunitarioa (WhatsApp/Telegram/Signal taldeak, Reddit edo bestelako foroak, Mastodon...)

Sailkapen guztiak bezala, inperfektua da (aipatzen dituzun YouTubeko iruzkinak adibidez).

@XabierSoto WhatsApp eta Telegram OSO bertikalak dira. Milaka jarraitzaile dituzten kanal oso toxikoak daude, informazioa jasotzeko baino erabiltzen ez direnak.
@theklan bai, arrazoi. Aplikazio berak hainbat erabilera-mota izan ditzake, horrek ere zailtzen du edozein bereizketa egitea.

@XabierSoto @theklan Nik Whatsapp eta Telegram ez nituzke inoiz sare sozial deituko. Mezularitza aplikazioak dira. Galderrek esan bezala, kanalak bertikalak dira, taldeek ere ez dute sare formarik (giza sare bat osatu daiteke horien inguruan, baina app-a ez da sarea) eta banakakoa ere ez du saretzen.

Sare sozial batean nik zuk nor jarraitzen duzun ikus dezaket eta hortik saretu, zuk bultzatutako jendea ezagutu etab. Sarea sortzeko moduak ditu berezkoak.

@txo_elurmaluta interesgarria.

Nik neuk bai esango nuke Whatsapp "sare sozial aplikazioa" dela, erabilera hori ematen zaiolako, pertsonak saretzen ditu, pertsonek sare sozialak eratzen dituzte Whatsapp bidez (eta hau nabarmena da, aplikazioa uzteko somatzen diren presio eta ezinak kontuan hartuta). Mezularitza aplikazioa noski dela, baina "sare soziala" ere bai.

Emaila ostera beste kategoria batean kokatuko nuke. @XabierSoto @theklan

@txerren @XabierSoto @theklan Zergatik Whatsapp bai baina emaila ez? nik email taldeen bidez whatsappen gauza (ia) bera egiten (ahal) dut eta horren bidez saretu ere.

Nik uste, lehen iradoki bezala, jendeak app bat saretzeko erabiltzea ez duela esan nahi sare soziala denik.

Nik uste hau aplikazioan sortzen diren erlazioen estrukturen eskemen bitartez hobe azalduko nukela, baina beste rato baterako ๐Ÿ˜…

@txerren @XabierSoto @theklan Hitzez saiatuko naiz, hemen altuan pentsatzen eh?

Nire ustez whatsapp talde bat jende borobil bat izango zen, denak denekin baina denak zentrura eta zentrutik denetara, ez bakoitzak bakoitzarekin zuzenean. Ostera, bai, nik zurekin harremanean nago whatsapp bidez (ez nago :P) eta zu beste hainbat jenderekin, baina whatsappek ez dizkit ikusten uzten zure beste erlazioak. Nolabait esateko, sare sozial(TM) batek sarea ikusten uzten dizu eta sarea, nolabait, arakatu.

@txo_elurmaluta nire susmoa da Whatsappek baduela "saresozialtasun" hori emailak ez duena, Whatsappek Whatsappean gelditzera bultzatzen zaituelako arkitekturalki -funtzio du, ez albo-ondorio-. Hala ere gehiago ari nintzen ematen zaion erabileraz. Ados nago adibidez bat-bat mezularitza software bezala ez litzatekeela teknikoki "sare sozial".

Laburtuz: whatsapp uztea jendeak taldea uztea bezala interpretatzen du. Hortik ikusten dut sare sozial izaera.

@XabierSoto @theklan

@txerren @txo_elurmaluta @XabierSoto baina sarearen gardentasuna gako oso indartsua da. Ze, azken aldian, Telegramen badaude ia instantzia txiki gisa funtzionatzen duten taldeak: jendeak informazioa bidaltzen du, bakoitzari buruz eztabaida daiteke... baina ezin duzu ikusi besteak zein beste sare jarraitzen dituen.

@theklan @txo_elurmaluta @XabierSoto bai, uste dut badugula hemen meloi eder bat gauza hauei buruz hitzegiteko

(apunteak hartzen hasten da)

@theklan @txerren @XabierSoto Hortxe noa ni bai, eta, adibidez, besteekiko erreakzioak ere ikus ditzaket sare batean: honek hau bultzatu du, baina baita honek honi erantzun dio, beste horri gogoko eman dio eta abar. Sarearen erlazioak ikus ditzaket nik erlazio jakin horietan egon gabe ere.

@txo_elurmaluta @theklan @XabierSoto diotenez #laster gauza hauetaz hitzegiteko espazio guai bat zabalduko zaigu.

Mantenduko zaituztet informatuta ^