Zein da "sare sozial" izateko irizpidea? YouTubeko iruzkinak sare sozial dira? Mendi taldeko Whatsappa? Wikipediako eztabaida orria? Xn soilik Marca eta kirol komunikabideak jarraitzea?

@theklan nik ere zalantza asko dauzkat, argi dudan bakarra da bi erabilera-mota daudela: bertikala, influentzer estilokoa (X, Bluesky, Instagram, YouTube, Twitch); eta horizontala edo komunitarioa (WhatsApp/Telegram/Signal taldeak, Reddit edo bestelako foroak, Mastodon...)

Sailkapen guztiak bezala, inperfektua da (aipatzen dituzun YouTubeko iruzkinak adibidez).

@XabierSoto WhatsApp eta Telegram OSO bertikalak dira. Milaka jarraitzaile dituzten kanal oso toxikoak daude, informazioa jasotzeko baino erabiltzen ez direnak.
@theklan bai, arrazoi. Aplikazio berak hainbat erabilera-mota izan ditzake, horrek ere zailtzen du edozein bereizketa egitea.

@XabierSoto @theklan Nik Whatsapp eta Telegram ez nituzke inoiz sare sozial deituko. Mezularitza aplikazioak dira. Galderrek esan bezala, kanalak bertikalak dira, taldeek ere ez dute sare formarik (giza sare bat osatu daiteke horien inguruan, baina app-a ez da sarea) eta banakakoa ere ez du saretzen.

Sare sozial batean nik zuk nor jarraitzen duzun ikus dezaket eta hortik saretu, zuk bultzatutako jendea ezagutu etab. Sarea sortzeko moduak ditu berezkoak.

@XabierSoto @txo_elurmaluta gustatu zait definizioa. Gero, ziurrenik, dena da korapilatsuagoa, baina mugatzeko irizipide bikaina da.
@theklan @XabierSoto Dena korapilotsuagoa DA, OSO 😬