Zein da "sare sozial" izateko irizpidea? YouTubeko iruzkinak sare sozial dira? Mendi taldeko Whatsappa? Wikipediako eztabaida orria? Xn soilik Marca eta kirol komunikabideak jarraitzea?

@theklan nik ere zalantza asko dauzkat, argi dudan bakarra da bi erabilera-mota daudela: bertikala, influentzer estilokoa (X, Bluesky, Instagram, YouTube, Twitch); eta horizontala edo komunitarioa (WhatsApp/Telegram/Signal taldeak, Reddit edo bestelako foroak, Mastodon...)

Sailkapen guztiak bezala, inperfektua da (aipatzen dituzun YouTubeko iruzkinak adibidez).

@XabierSoto @theklan Galdera ona Galder, interesgarria bereizketa Xabier.

Azkenean baliabide horiek danak ahalik eta funtzio gehien eskaintzeko lana egiten dabiltzalako. Arreta mantentzeko euren zerbitzuan, eta horrekin negozioak bideratzeko. Zer dan eta zer ez dan sare soziala ... nork daki.

Baina, nik uste... bestea "deshumanizatzeko" urruntzeko gaitasuna (eta horregatik indarkeriaz jokatzeko) areagotzen duten horietaz ari direla.

@XabierSoto @theklan eta horrek zein eskenatokira eramango gaituen?

Datu pertsonalak eskuratzeko aukera (adin txikikoa ez zarela justifikatzeko) eta horrekin errealitatearen gaineko kontrol handiagoa koorporazioen esku?

Youtube ereduaren bilakaera gainontzeko sareetan?

Mastodonen holakorik egin beharko da?

Eta nork du gaitasuna hori kudeatzeko?

...