eta urtea amaitzeko: lazarraga. hasi naiz euskal errenazimentua klabe dekolonialean irakurtzen edo deskolonizatzen: apologistak, elkano... eta oraingoan lazarraga eta bere eleberri pastorala. inork oraindik ikusi ez duen eleberri bat dago hor. hurrengoak: sorginak eta "damas improvisadoras", angulemako margarita/albreteko juana... ezagutzen ez genuen errrenazimentu bat azaldu nahi dut, gure orainaldia han hasten baita (jubilatuak arriskutsuak gara: denbora daukagu 🤣) https://josebagabilondo.weebly.com/blog/lazarraga-arkadia-gaztelauaren-geo-bio-politikaz-edo-euskal-eleberri-pastoral-moriskoaz
@protoeuskaldun @blanca_urgell hau kongresuan irakurri zuenetik oso desberdina da, Gabilondok oso influentzia txarra du lagunengan...;-) baina ikuspegi desberdinak sortzen ari gara, eztabaida hedatu dadin... eta Errenazimentua birpentsa dezagun... edo Bijuescak "burdin aroa" oso egoki eta zehazki deitzen dion hori. Ekipo lana ere bada. Zuek eta Lakarrak egin zenuten edizioa erabili dut. Oso ongi paratua, pasarte zailak zehazki irakurtzeko.
@josebagabilondo @protoeuskaldun Desordenaturik atera zaizkit zuen hitzak, baina bai: kongresuko Bijurscarena oso interesgarria
@blanca_urgell @protoeuskaldun Josuk esan dit zuen edizioan pertsonaiak euskaldunak izan daitezkeela/direla diozutela. nire lanean oso zehazki frogatzen dut italiarrak izan behar dutela edo, gehienaz, hiru italiar eta bat gaztelaua. jatorrien garrantzia (geopolitika) ere esplikatzen saiatzen naiz, Lazarragaren estrategia bezala. beraz eztabaida aurrera doa 😜