@josebagabilondo Nire ikuspuntutik, MSk planteatzen duen dikotomia ez da hainbeste "abertzalea-erreformista / sozialista-iraultzailea", baizik eta "instituzioak-erreformistak / kalea-iraultzailea". Zentzu horretan, nire ustez EH Bilduk instituzioei kaleei baino pisu handiagoa emateak ere azaltzen du MSren agerpena eta hedapena. Agian ebidenteegia da, baina #esanBeharNuen. Bestela ere analisi orokorrarekin ados, ohiko moduan. @birasuegi@txerren
@XabierSoto@birasuegi@txerren mila esker irakurtzeagatik. instituzioak zer diren argi dago. "kalea" zer den ez hainbeste (esfera publikoa?). MSek epe luzean biak hartu nahi ditu. neguko jauregia hartu nahi du. boterea hartu nahi du. arazoa erreforma vs iraultza da eta horretarako burgesia abertzalea irauli behar da: abertzaletasuna etsaiaren ideologia da. baina hori dena teoria da (nire eremua). errealitatean zer gertatzen/gertatuko den zuek kontatuko didazue 😜 zure Bilduren analisiarekin ados