#Xiberoa (1) Durangotik ihesi 😉
#Xiberoa (2) Hegiz hegi #JeanLouisDavant
Mendirik ganeko mundurik ezin dut asmatu, ez bizitza honetan, ez beste batean 🥴
#Beinke
#Xiberoa (3)
Itxaro Borda idazleak esana du Euskal Herriak bi arkadia dituela: Baztan eta Xiberoa. Bueno, ez… gezurra da. Hori ez du Itxaro Bordak esan, baizik eta bere alter ego omen den Amaia Ezpeldoi detektibeak. Arrazoia du(te): Xiberoak asko du arkadiatik (Baztanek ere bai, baina askoz gutxiago ezagutzen dut)

#Xiberoa (4) #XiberokoKantariak

🎵 🪗 🎵

Iaz "Xiberoa Kantuz Loraturik" izeneko ikuskizunean egon nintzen Gasteizen. Dokumental bat egin omen dute... baina oraindik ez dago ikusgai. Zazpi kapituluko podcast bat ere sortu zuten.

Hemen: https://www.spreaker.com/podcast/xiberoa-kantuz-loraturik--6279526

XIBEROA KANTUZ LORATURIK

Xiberoa kantuz loraturik podcast-a Loraldiaren produkzioa da. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Espainiako Kirol eta Kultura Ministeritzaren laguntzarekin sortu da.

Spreaker

#Xiberoa (5)

🎵 🪗 🎵

Maddi Oihenart #XiberokoKantariak eta Juantxo Zeberiok LUR diska argitaratu dute, Palestina gogoan

https://www.youtube.com/playlist?list=OLAK5uy_n-TZXMrF3j9jl64wAUaRfNHFUc-xd5XZQ
🇵🇸
Haur jolasak isildu dira gaur
Odolezko malkoak
Intziriak horma hotzen azpian
Garraxi eternala

LUR أرض

YouTube

#Xiberoa (6)

(azken hilabeteetako argazkiak ikusten)

🎵

Balen ürhentzin
Ene maitia
Enekin jin zite au “Coucou des Bois”

Zü eta ni
Biak goxoki
Dantzan dantzan rock and rolling

🎵

https://youtu.be/XMPrCcpuAgA?si=9pbx4nZDTTHZnb2v