Endarlatsan agertarazi zuten, hilik, gaurdaino iraun duen gezur handi bati bide emanda.
Egia, justizia, erreparazioa.
#MikelZabalza40UrteGogoan #Mikelgogoan
#mikelzabalzagogoan #MikelZabalza40urte
Mikel Zabalzaren gorpua agertu zen lekuan emozio handiko ekitaldia egin dute senide eta lagunek
Mikel Zabalzaren omenezko ibilaldiak topagune berezia izan du gaur Endarlatsan: duela 40 urte haren gorpua Bidasoako uretan aurkitu zuten, eskuburdinak jarrita. Familiarentzat eta ikertzaileentzat zalantzarik ez dago Zabalza torturatua izan zela, baina bertsio ofizialak ez du inoiz aitortu.