#HerioAnderearenTrapupean komikiak badu fitxa #Paperjale tresnan  
@FarmaziaBeltza

https://paperjale.eus/book/96867/s/herio-anderearen-trapupean

Gora fedibertsoa!  
Gora piratak! 🏴‍☠️
DENOK BAT!

Herio Anderearen trapupean - Paperjale.eus

Abenturak, altxorrak, ausardia, mapak, amodio-istorioak... Pirataren irudi trinkoa dugu gure imajinazioan, kulturalki oso hedatuta den pertsonaia baita. Zer esanik ez euskal iruditerian. Alabaina, erromantizismora jotzeko inolako beharrik gabe, piraten benetako bizimoduak, haien bizitza eta heriotzak, aise gaintzen du fikzioa. Hala erakutsi digu Redikerrek bere liburuetan zehar; orain, Lesterrek egiazko piratak irudietan berpiztu ditu, estilo ilun eta latzean, haien garaipenak eta haien heriotza gordinki erakutsiz. Autoreek, gainera, euskal ediziorako propio idatzi dute hitzaurrea; eta piratak eta kultura herrikoia lotzen dituen jatorrizko hitzaurre eta gibel solas ere argitaratzen ditugu. Piraten alde, beti.