Gaurko aurkikuntza, aspaldi ezagutu nuen "jakinarazi" hitzari buruz.

gaur "jakin" + "arazi" dela ohartu dut, eta mundu batek zabaldu du begien aurrean 😱

Edozein aditzakin dabil 🫣.
Zergatik ez dit inork ohartARAZI hori lehen!
Ze polita den euskara.
#egunerokoa

@tfe Eta "adierazi"=aditu arazi 🤭
@tfe galarazi (guk "debekatu", "oztopatu" zentzuan erabiltzen dugu) = gal(du) arazi
@tfe eta esanahi hurbil batekin:
egin -> eragin
ikusi -> erakutsi
ikasi -> erakatsi
eman -> eraman
ekarri -> erakarri
etorri -> eratorri
edoski -> eradoski
ibili -> erabili
edan -> eradan
...