Hasi da berriro @iberdrola telefono bidezko kanpaina bortitza egiten.

Beti bezala joko zikinean, sinestarazten dizute haien bezeroa zarela zure konpainiak (nire kasuan @goiener ) haien banaketa-sarea erabiltzen duelako, eta faktura merketuko dizuten aitzakiarekin, Iberdrolako egiten zaituzte.

Jokabide hori ez da oraingoa, eta gogoan izan gure konpainia edozein delarik ere ez garela Iberdrolaren bezeroak. Bezero berriak egiteko estrategia komertzial bat da.
#IberTROLA
#EginZaitezGoienerrekoa

Mila esker @igor_odriozola_sustaeta eskaintza eta teknika susmagarri hauen berri emateagatik 😉

Bazkideei laguntzeko asmoz, aholku-zerrenda hau argitaratua dugu, horrelako deien aurrean nola jokatu jakiteko:

https://www.goiener.com/2024/07/8-aholku-merkaturatzailez-aldatzeko-eskaintzen-aurrean/

8 aholku merkaturatzailez aldatzeko eskaintzen aurrean

Azkenaldian asko dira gure bazkideek helarazten dizkiguten zalantzak beste merkaturatzaileetatik jasotzen dituzten eskaintzak medio. Hori dela eta, merkaturatzaile baten deia jasotzen duzunerako ondorengo aholkuak bildu ditugu: 1. Ez begiratu energiaren […]

Goiener

@goiener bereziki garrantzitsua iruditzen zait 8. puntua, jakin behar baita @Iberdrola, beti bezala, gezurretan ari dela. Egin behar zaien gauza bakarra deia moztea da (niri beraiek egin zidaten hori, agerian utzi nienean gezurretan ari zirela, baina tematuta haiek gainera...).

Desesperagarriak dira, neoliberalismo basatia, gezurrean oinarritua eta pertsonekiko errespeturik gabea. Hori bai, gero emakumeen futbola patrozinatzen dute...

#IberTROLA
#EginZaitezGoienerrekoa