Esku gorri harrapatuta.

Barakaldoko supermerkatu baten sarreran ikusia. @SasiburuBarakaldo #euzkaras

Zer esan nahi ote du? Ideiarik?

@trikutik @txopi @SasiburuBarakaldo Outx... Kolpetxo gozoa (zuzena izango da esamoldea, baina egokia ez)... Zerbait ikasi dugu behintzat.

Nik Gasteizko TAO makinari ikasi nion 'igurika' 'zain egon' dela (mezua zen: 'igurika otoi').

@bixardune @trikutik @txopi @SasiburuBarakaldo Ez du zuzena izan beharrik itzultzaile automatikoak esaten duelako, eta gutxiago Google Translate bada. Eliak "eskuak masan dituela" dio, eta ez dut uste hori ere zuzena denik. Elhuyar hiztegian:
@ileturia @bixardune @txopi @SasiburuBarakaldo dudarik gabe. Zer arraio ote zen asmatu ezinik bagabiltza, pentsatzekoa da itzulgailu baten asmakeria izan daitekeela eta hala gertatzen da askotan: emaitza sartu eta jatorrikoa zer zen esatea. Googlen sartu eta bondage orrietan agertzen da, ejem
@trikutik @ileturia @txopi @SasiburuBarakaldo Ez nuen esan nahi beti zuzenak direnik itzulpen #astomatikoak (barka nazatela astoek), inondik inora ere! #euzkaras gutxiago eta #euskAAraz gehiago (izango) dugula argi dago... Eta hara non nabilen 'trenen azpikogona' haien oroiminak jota: plot twist...