#gaurkoegunez 1963an Balendina Tereshkova kosmonauta Vostok 6 misioan espazioratu zen. Hala, espaziora bidaiatu zuen lehen emakumea bilakatu zen. 48 orbita osatu zituen Lurraren inguruan, hiru egunetan, Lurretik kanpo. Bakarka espazioko misio bat egin duen emakume bakarra izaten jarraitzen du.
🎧 Tereshkova eta Rideren soslaiak, #UhinUltramoreak podcastaren 12. atalean: "Espazioko bide-urratzaileak"
https://guau.eus/m/uhin-ultra-moreak-12-zein-izan-ziren-espaziora-joan-ziren-lehen-emakumeak
12. Zein izan ziren espaziora joan ziren lehen emakumeak?
Artemis misioak lehen emakumea eramango du Ilargira, baina aurretik izan dira espaziora joandako emakumezkoak eta haiek dira "Uhin Ultra Moreak" podcastaren atal honetako protagonistak. Lehen kosmonauta Valentina Tereshkova izan zen. 1963-an joan errusiarra zen espaziora Vostok-6 ontzian. 20 urte geroago egin zuen bidaia lehen astronautak, Sally Ride estatubatuarra. Haien bien ibilerak eta kazetariek Ride-ri egindako galdera matxistak gogorarazi dituzte Elhuyarreko Nagore Rementeria Argote eta Ana Galarraga Aiestaran dibulgatzaileek. Albisteek, soinu misteriotsuak eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzeak osatzen dute 12. atala. Nagore Rementeria Argote eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultra Moreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.