Mobilizazio egun berri bat @CAFPowerAutomat
-en.

Gaur egun osoko greba eguna dago deituta eta Irurara produkzio lanetara datozen azpikontratei sarrera oztopatu diete langileek.

Enpresaren azpijokoen aurrean, borroka da bide bakarra!

#CAF #hitzarmenaorain #borrokasindikala

Langileen tinkotasunak bere fruitua eman du eta enpresak azpikontratako langileak etxera bidali ditu. Beraz gaur ez da inolako produkzio lanik egingo @CAFPowerAutomat
-en.

Hitzarmen duin bat lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoan berretsi dira langileak.

#langileborroka