Espazio jakin bat turistifikagarri hautemateko bidean zeresana izaten dute kultur produktuek ere, spot itxura duten filmetatik hasita gida turistiko diruditen nobeletaraino.
BEÑAT SARASOLA @berria
https://www.berria.eus/kultura/daga-bat-bihotzean_2142003_102.html
Daga bat bihotzean

Edward Saidek erakutsi zigun, besteak beste, prozesu kolonialen atzealdean ez daudela soilik ejertzitoak, agintariak eta negozio gizonak; kulturak ere, bere espresio ugaritan, zeresan handia duela...

Berria
@xabierazkue @berria Dagoeneko erabat exotizatu era mitifikatuak dira #Gaztelugatxe edo #Urederra. Turistifikazio prozesu muturrekoan turistak lehenaren ermita ondoan paratzen dira eta GameOfThrones serie irudiak irudikatzen dituzte euren burmuinetan (guneak duen historiak bost axola). Bigarrenean goialdeko putzura igotzeko bide egokitua itxi dute. Bertaratzen den turista kopuruak kalte egiten omen dio eta ingurumenari: orain 40 urte mendizaleok eta bertakoek bakarrik ezagutzen genuenean.
@xanmixel @xabierazkue @berria Zuberoa da beste adibide bat. "Ez gatoz Paristik" podcastaren azken atal honetan horrekin lotutako kontu batzuk aipatzen dira, beste hainbat gai jakingarrirekin batera. Entzutekoa
https://www.berria.eus/podcastak/ez-gatoz-paristik/bihotzondokoak_7484818_110_S.html
Bihotzondokoak

Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria

Berria
@anagalarraga1 @xabierazkue Eskerrik asko, Ana. Entzungo dut. Aitzindariak Alkartea jabetuta, atzo Arrasaten #AitzinaBiga ikusgarrian hegoaldetarron Zuberoarekiko "miresgarritasun" hori aipatu zuten. Beste klitxe eta autokritika batzuk ere egin zituzten, hegoalden zuberotar oro euskaldun denaren ustea, hegoaldetarrok espainol deitzearena edota "mesedez, dantzariek egintzazue euskaraz ikusgarrian, gero kanpoan frantsesez egin ahal izango duzue-eta". Hemen gure gizartean gauza bera egiten dugunean