Ederra zuberotarrek Arrasaten emandako #AitzinaBiga ikusgarria. Zuberoako bihotzaz gozatu dugu.

Maskaradetako dantzari aitzindariekin, koreografia zahar eta berriak, musika tradizional eta berriarekin batera. Kantoreetan, gerra, euskara eta dantzaren transmisioa hizpide. Umorea ere ez da falta izan ikusgarrian. Dantzariak, asko oso gazteak, urte hastapenetan hasi ziren lanean eta lau hilabete geroago lehen emanaldia. Hurrengoa Iruñean.

Zein indarra aitzindari guziak taldeka dantza egitean!!!