Dagoeneko igo ditudan 4 mendietatik 3 nola dauden ikusita, tristura handia sentitu dut... Batez ere Anetoko glaziarrarekin...

Gu 20 urte ingururekin pasa ginen bertatik eta ez zeukan orain #GlaziarrakAgurtzen saioan erakutsi digutenarekin zerikusirik...

Aneto, Vignemale, Perdido... ez dira berdinak elurrik gabe... Nola igoko dituzte datozen belaunaldiek? Nola azaldu alabei guk kranpoiekin eta pioletekin igo genituela...

#Pantailaldia @pantailakeuskaraz

@urtzai Niri ere izugarri mingarria zait. Gaizki pasatu nuen saioa ikusten, baita erreportaje hau egiten ere: https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/glaziar-bat-galtzean/
Tamalez, beranduegi da Pirinioetako glaziarrak salbatzeko, baina ez klimaren aldeko ekintzaile izateko
@pantailakeuskaraz
Glaziar bat galtzean

“Mezua ez da baikorra, hau baita errealitatea. Ez gara glaziarrak plastikozko izara zuriz estaltzen hasiko, Alpeetan egiten duten bezala. Begiratzen dugun edozein aldetik begiratuta ere, halako neurriek ez dute inolako zentzurik, ez bada eski-pistak ustiatzen jarraitzea beste pixka batean. Ez dago zereginik”. Eñaut Izagirre Estibaritz. Geogr

Elhuyar aldizkaria