Lore zuriz bete dira akaziak.
Ez dira hainbeste ere
ospatu daitezkeen garaipenak:
neguaren ostean berriro loratzea.
Izan nahi duenari izena ematea.
Iluntzean, etxerako bidean,
akazia-loreen argizari usaina dabil
airean. Aski dut, pozik nago.
Lore zuriz bete dira akaziak.
Ez dira hainbeste ere
ospatu daitezkeen garaipenak:
neguaren ostean berriro loratzea.
Izan nahi duenari izena ematea.
Iluntzean, etxerako bidean,
akazia-loreen argizari usaina dabil
airean. Aski dut, pozik nago.