Ikusten etxe hau? #Latasa-ko (#Odieta) Txikitxorena da (orain Amarreko deitua).

Etxe horretan jaio zen 1522an Santxo Eltso.
1561. urtean, "ezagutzen" den lehen euskal dotrina idatzi zuen (eta #euskara-z idatzitako bigarren liburua datekeena, Etxeparerenaren ondotik).

Kakotxen artean diot "ezagutzen", ez baitzaigu gaurdaino alerik iritsi. Zeharkako lekukotasunen bidez baino ez dugu liburuaren berri.

@esantazilia Argazki hori, eta argazki-oin bat, ondo geratuko litzateke euskarazko Wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Santxo_Eltso#Bizitza
Santxo Eltso - Wikipedia, entziklopedia askea.