26 urtez lantoki izan dudanari agur esan diot. Betirako espero dut.
Ez da erraza izan lankide eta lagunei agur esan eta armairua hustutzea.
Ezin dut tut batean laburtu 26 urtetan sufritu dudana. Ezin hitzez esan borrokatu eta lortutako guztia. Ezta galdutako guztia ere.
Jende gaiztoa berehala ahaztuko dut, baina nere burkide maiteak... Ze jende ona eta konprometitua. Albokoa babesteko gorputza jartzeraino.
Bizitza erdia han pasa dut, zer esan...
πŸ’”
Eta orain zer? Ba bizitza berrasmatzera, berrantolatzera.
Urtarriletik aurrera @Biziola Kooperatiban izango nauzue. Dendari, banatzaile, garbitzaile, paellagile...
Bizitzak bigarren aukera bat eman didan urte honetan aurrera pausu bat eman eta borroka eraldatzailearekin jarraituko dut, baina ingurune eta lan bizigarri batean. Bizitzaren fabrikan.
Babesa jaso eta eman ahal izango dudan lantokian, burkide maiteek eta #sobietak babestua.
Hobeto bizitzera nator, eta #goierrieraldatzen laguntzera

@txapisotegi @Biziola
Ze albiste ona. Janoren ateak gurutzatzea beti da zaila, eta alde honetan dena ez da erraza, baina bizitza berria izan dadila bizigarria eta lana zentzuz betea.

Zorionak eta ongi etorri #ESE eta lan burujabera! 🌾✊🏾😘

@birasuegi milesker BeΓ±at. Ez gara bizitzaren alde errazean jaio eta bizitakoak. Erraztasunari alergia ez ote diogun... :)
Baina dudarik gabe bizitza erdigunean jarrita hartutako erabaki bat da. Nirea eta ondokoena. Ondo bizi nahi dut. Eta bizitzan bidelagun ditudanak ere ondo bizitzea nahi dut. Hori dena eskualde hau bizigarri egiteko lan eginez.
Plana ez da txarra, baina bakarrik ezingo dugu. Eta ez dugu nahi.
Besarkada estu bat eta bixitan bazatozte garagardoa nere kontu ✊🏾

@Biziola