26 urtez lantoki izan dudanari agur esan diot. Betirako espero dut.
Ez da erraza izan lankide eta lagunei agur esan eta armairua hustutzea.
Ezin dut tut batean laburtu 26 urtetan sufritu dudana. Ezin hitzez esan borrokatu eta lortutako guztia. Ezta galdutako guztia ere.
Jende gaiztoa berehala ahaztuko dut, baina nere burkide maiteak... Ze jende ona eta konprometitua. Albokoa babesteko gorputza jartzeraino.
Bizitza erdia han pasa dut, zer esan...
💔
Eta orain zer? Ba bizitza berrasmatzera, berrantolatzera.
Urtarriletik aurrera @Biziola Kooperatiban izango nauzue. Dendari, banatzaile, garbitzaile, paellagile...
Bizitzak bigarren aukera bat eman didan urte honetan aurrera pausu bat eman eta borroka eraldatzailearekin jarraituko dut, baina ingurune eta lan bizigarri batean. Bizitzaren fabrikan.
Babesa jaso eta eman ahal izango dudan lantokian, burkide maiteek eta #sobietak babestua.
Hobeto bizitzera nator, eta #goierrieraldatzen laguntzera
@txapisotegi @Biziola biba zu!! Jo ta ke, aurrera beti!!
@kakapo zu bezalako bazkideekin infinituraino eta harago! ✊🏾✊🏾@Biziola