Zornotzako hilerrian ari dira Aranzadikoak gudari eta milizianoak desobiratzen, identifikatu ahal izateko. Herriko odol ospitalera zaurituta eramandakoak eta gero hildakoak dira batzuk; frontean hildakoak, beste batzuk. Abenduan 54 aurkitu zituzten. Atzo eta gaur, 14. Baina azpian beste hainbeste ei daude. Kutxa barik, ilaran jarrita lurperatu zituzten, "kariƱoz" esan digu Aranzadiko Kepak. #memoriahistorikoa