@loops ezagutzen duzue?
TikTok -en antzekoa baina  -n, honek dituen onura guztiekin 😉

#loops #pixelFed #pixelFedLoops

@bertol @loops bai, iragarri berri dute. Interesgarria! Suposatzen dut denbora bat beharko dela zerbait erabilgarria ikusi arte.

Fedibertsoak orokorrean dituen balio edo ohitura batzuekin tresna berri hau zeinen bateragarria den ere hausnartu beharko da: datuen kontsumoa eta burujabetza teknologikoa, eduki pisutsuen federazioak ekar ditzakeen erronkak, moderazioaren zailtzea, erabiltzaileek egin dezaketen edukien kontsumo konpultsiboa, adikzioak eta ongizate digitala...

@txopi @loops bai, bat nator zuk esandakoarekin. Fedibertsoan nik edukiak lasaiago irakurri, sortu eta ikusten ditut. Gaur egun, sare sozial askok duten zurrunbilotik ihesi. Gai interesgarria iruditzen zait, eta ez dakit benetan mugimendu egokia den "feature" berri hau. Denborak esango du, erabiltzaile gehiago izateko aitzakiarekin, denak ez du balio.