Trötpty - Mastodon Circle Creator

@joxe nirea ez du oso ondo sortu, zu adibidez urrutiegi, beste batzuk ez dakit zergatik hain gertu.

Baina interesgarria horrelako jostailuak egotea 😄👌

@mikelgs @joxe ez zaizkit batere gustatzen errepresentazio hauek. Harremanen hierarkizazio absurdo, kuantitatibo eta algoritmiko txungo bat irudikatzen dutela iruditzen zait (agian arrazoirik gabe, ojo).

@txerren @mikelgs eta/baina, aldi berean, Mastodon bezalako sare algoritmobako baten hastapenetan, iruditzen zait lagungarri izan daitezkeela sartu berri eta ez-hain-berri ei profil "jarraigarriak" erakusteko.

Bueno, nahiz eta, egia esan, iruditxoak erabiltzaile izenik gabe ez duen ezertarako balio...

@joxe @txerren nik jakinminez erabili dut jakiteko ea norekin hitz egiten dudan gehiago-edo. Baina ez dakit nola egin duen. Irizpide sinple batzuekin egin behar luke eta horiek komunikatu.

Ez daukat kontrako hain iritzi fuertea, baina egia da ez zaidala bururatu konparazio, hierarkia eta gai horiena...