Ba etxekoek izena eman dugu Basajaun elkartean, eta egin dugu #Sugaar sukalde komunitarioan lehen asteko eskaria.
Apuntatzen zarete? > https://basajaunelkartea.eus/
#ESE #ElikaduraBurujabetza #Orereta #Errenteria
Basajaun elkartea

Askatasunerako sukaldatu || Cocinar para liberar

Basajaun elkartea
@birasuegi ze ekimen interesgarria.
@theklan ba oso erosoa, goxoa, kolektiboa, eraldatzailea eta tokikoa da gainera.
#Diotenez @koopfabrika|tik pasa den proiektua, eta softwarea @Talaioskoop|ekin elkarlanean garatua.
@birasuegi Zelako ondo. Galdera bat, erabiltzaileek zer ordaindu behar dute, bakoitzak ahal duena? Webgunean ez baitut tutik ere irakurri horri buruz.
@txikillana Ez, oraingoz denek berdin erabilpenaren arabera. Oinarrizko elikagaiak, barazki, lekale etab. merkeago. Baina errentaren/gaitasunaren araberako irizpiderik ez dago oraindik, pentsatzen jarriak badira ere.
@birasuegi Ados. Nik buruan nuen ereduan, ordaindu ahal genuenok ordainduko genukeen (astero x diru), ezin dutenek dohain izan zezaten. Eta denok batera jantokian jan, diferentziarik egin barik.